Quantcast
Channel: euskara – Ikasle eta irakasle
Viewing all articles
Browse latest Browse all 20

Euskara jolaslekuan ez (eta hortik kanpo?)

$
0
0

Aurreko astean futbolaren esparrua aipatzen genuen. Gaur, berriz, ikasgelak eta jolaslekuak hartuko ditugu behatokitzat euskararen erabilerarako. Izan ere, jaso berri ditudan Euskararen Berripaperaren 225. zenbakian eta Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 80. zenbakian izan dut Arrue proiektuaren eta berorren emaitzen berri*. “Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera ikertzeko lan-ildo bat da” proiektu hau eta “Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek euskara nola eta zenbat erabiltzen duten jaso du” .  Dena den,  onartu behar ez dela azken orduko berria eta urtarrilean oharkabean pasatu zitzaidala (hona hemen berria Deian)

Arrazoiak arrazoi, nire susmoak baieztatzera dator ikerketa; are, egoera uste nuena baino eskasagoa dela ematen dit. Eskoletan, gaztelera nagusitzen da aztertutako bi mailetako ikasleen gelaz kanpoko harremanetan; beraz, pentsatzekoa da eskola eremutik at joera areagotu egingo dela. Eta kezkatzeko beste puntu bat: maila altuagoan, klasean ere nagusitzen da gaztelera, nahiz eta euskara erabili irakasleengana zuzentzeko.

Euskara, eskola eta umeekin lotzen bada, gaizki goaz nire ustez: aspaldiko garaietan bezala, funtsezko kontuetan ganoraz aritzeko, diruaz esaterako, gaztelania (edo ingelesa orain, aukalo) Baina, aspaldi idatzi nuen bezala, ez dut museo batean bukatu nahi.

deia.com-en ateratako argazkia


*Arrue proiektuari buruz berri zabalagoa izan nahi baduzu:


Viewing all articles
Browse latest Browse all 20

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik